Page MenuHomePhabricator

HUHEZI - Komunikazio gradua - Ikasleak praktiketak
Closed, ResolvedPublic

Description

HUHEZIko Komunikazio masterraren arduradunekin bildu naiz gaur, egin dezakegunaren inguruan hitz egiteko. Ikasleek urtero, 4. mailan, lan teoriko-praktiko bat egin behar dute, 24 ECTSkoa (600 ordu). Aukera dago Euskarazko Wikipedia izateko lan horietako bat, zehazki bideo pedagogikoen lanketa egiteko. Sakoneko txosten teoriko bat eta produktu praktikoa aurkeztu behar dute, eta euren esku egon daiteke lana zeren inguruan egin nahi duten ikustea (guk gida batzuk emanda).

3 ikasleko taldetan egiten da, eta ikasle horiek segurua dute, MUren eskutik. Gure aldetik aukera dago beka bat emateko lan hori egiten dauden bitartean, baina ez da derrigorrezkoa. Nik hurrengo urteko aurrekontuan sartuko nuke ikasle talderik sortzen bada gai hau lantzeko.

Iraila-urrian zehar, talderik egongo balitz hau egiteko prest (paragrafo bat bidali beharko diet salmenta egiten) parrilla bat betetzen da, eskatzen denarekin. Laburpen bat bidali beharko litzaieke momentu horretan.

Azaroan aurkezpen bat egiten zaie, 5 minutukoa, lanaren nondik norakoak azaltzeko (nire kontu).

Abenduan lan hau egitea erabaki duen taldeak defentsa egin beharko luke, aukeraketarekin zergatiarekin.

Urtarrilan hitzarmena sinatuko litzateke, praktikaren nondik norakoak, beka... hori guztia.

Otsaila amaieratik maiatza amaierara arte jarduera osoz egongo lirateke 3 ikasle horiek praktikak gurekin egiten. Tutore bat jarri behar zaie, lanean laguntzeko.

Ekainaren 8an aurkezpen sozial bat egingo litzateke, eragile eta enpresa askorekin, eta 5 minutu dituzte egindko lana defendatzeko. Lanaren %20a tutoreak jartzen duen nota akademikoa da, bestea produktua eta prozesua direlarik.

Momentu honetan 12 proiektu garatzeko aukera dago, eta horietatik 8-9 inguru jada aukeratu dituzte. Beste 3-4 horiek aukeran daude, eta 8 hautagai egongo ginateke. Hau da, ez da ziurra hau egiterik dagoenik urte honetan, ikasleen interesaren arabera da.

Besterik gabe, euren zain geratzen gara (paragrafoa bidali eta gero) lan hau egingo den edo ez jakiteko. Hala ere, aukera politak ireki dira elkarlanean artikuluak lantzeko ere, batez ere ikusentzunezko kulturan, filmeetan etab... aukerak aztertu beharko dira zinemagintza eta kultura popularraren inguruan zerbait egiteko.

Event Timeline

Korreoa bidalita, egoeraren berri izateko.

Ikasle talde batek gure proiektua hartu du. Beraz hurrengo udaberrian izango ditugu praktiketan ikasle batzuk, bideoak egiten artikuluetarako. Urriaren 30ean izango da aurkezpena, arratsaldeko 15etatik aurrera, eta @Edagit joango da 5 minutuk aurkezpen bat egitera.

Ikasleei praktiketan ordaintzea proposatzen dute, eta partida bat horretara bideratzea aurreikusten dugu. Ahal izanez gero, aurten ordainketa egitea proposatu diegu.

Theklan lowered the priority of this task from Low to Lowest.Oct 16 2017, 9:54 AM

Gaur izan da Gradu Bukaerako Lanen metodologia eta proiektuen aurkezpena. Metodologia oso interesgarria erabiltzen dute (design thinking), gure proiektuarekin bat egiten duena. Aurkezpena ere ondo joan da.

Badakigu 2 ikasle izango ditugula gurekin, baina oraindik zeintzuk diren ez. Gaurko proiektu aurkezpen denak ikusita, beraien hautagaitza prestatu eta aurkeztu behar dute. Talde bakarra aurkezten bada gure proiektura arazorik ez, bi edo gehiago aurkeztuz gero gure eskura egongo litzateke aukeratzea.

Bi aste dituzte hautagaitzak prestatzeko eta beste bat defetsa egiteko. Abenduan 2 ikasleak zeintzuk diren jakingo genuke, urtarrilean hitzarmenak sinatu eta otsailean ekingo genioke lan honi.

Beste proiektu batzuetako arduradunekin ere hitzegiteko tartea egon da eta Elkarreko zuzendari den Olatz Osarekin egoteko tartea izan dut. Gaztetxoentzat aldizkari bat atera nahi dute, oraindik jaiotzen ari den proiektua, eta interesgarria iruditu zaigu aldizkariko edukiak Wikipediara lotura izatea. Oraindik forma eman behar diote baina zerbait daukagunean garatzekotan geratu gara.

Gurekin jarri dira praktika egingo dituzten ikasleak, praktika noiz egingo duten zehazteko. Otsaila bukaeratik maiatza bukaera bitarte izango dela zehaztu dugu, baina bilera baten esku geratu da gehiago jakitea.

Amaia eta Leire dira ikasleak.

Euren tutore akademikoa, berriz, Txema Egaña izango da: tegana@mondragon.edu. Bera jarriko da zurekin harremanetan urtarril amaiera-otsail hasiera bitartean (berari ere bidali diogu mezu hau).

Urtarrilean unibertsitatearen, ikasleen eta Topagunearen arteko hitzarmenak (ikasle bakoitzak berea izango du) prestatzeari ekingo diogu. Hitzarmen guztiak otsail erdialderako prest izango dira. Komeni da denbora-tarte hori baliatzea, era berean, unibertsitateko tutoreak eta enpresa/erakundekoak elkar ezagutzeko eta proiektuaren inguruko informazioa partekatzeko.

Ikasleek klaseak izango dituzte tarte horretan, eta otsailaren 12tik martxoaren 2ra bitartean GBLaren ikerketa burutu ahal izateko formazioa jasoko dute. Formazio hori jaso eta gero, martxoaren 2rako proiektuaren lehen zirriborroa prestatu beharko dute, idatziz. Martxoaren 5etik aurrera, berriz, klaseak amaituko dira eta ikasleek %100eko jardunean ekingo diote proiektuari. Dena dela, zuek haiekin lehenago hasi nahiko bazenute lanean, goian dituzue euren helbideak.

Gogoratu, azkenik, proiektuak ahalik eta berritzaile/originalenak izan daitezen, Design Thinking metodologia jarraituko dugula; horretarako, prozesuan zehar 3na orduko 6 saio (goizez denak ere) daude aurreikusita. Saio horiek prozesuaren jarraipena egiteko baliatuko dira eta komeni da horietako bitan ikasleek eta tutore akademikoek ez ezik enpresako tutoreek ere parte hartzea: otsailean izango da lehena, proiektua definitzen hasteko, eta aurrerago bigarrena, proiektua zertan den ikusteko; urtarrilean jakinaraziko dizkizuegu saio horien data zehatzak.

Theklan renamed this task from HUHEZI - Komunikazio gradua to HUHEZI - Komunikazio gradua - Ikasleak praktiketak.Jan 11 2018, 9:52 AM

Design Thinking metodologia jarraituz bi orduko saioa egin dugu bi ikasleak, Txema tutoreak eta laurok. Amaia eta Leirek egingo duten proiektuaren hasierako oinarriak finkatzeko balio izan du saioak. Erronka eta helburu nagusiak zintzuk diren zehaztu dugu, sortu diren zalantza batzuk argitu ditugu, aurrekari edo erreferentzia izan daitezkeen beste proiektu batzuei buruz hitz egin dugu...

Martxoaren 2an aurreproiektua aurkeztu behar dute eta, horregatik, otsailaren 26an beste bilera bat egingo dugu laurok. Bilera horretan kronograma bat zehaztu eta martxoaren 2an aurkeztuko duten aurreproiektuaren zirriborroa aztertuko dugu, guztion artean hutsuneak identifikatu eta lana osatzeko.