Page MenuHomePhabricator

HUHEZI - Hezkuntza masterra - BERRIMET
Closed, ResolvedPublic

Description

HUHEZIrekin egindako bigarren kontaktuan (lehenengorako, ikus T175544) emaitza antzekoa lortu dugu. Master bat da, hezkuntza berrikuntzari buruz, eta aukera eskaini dakieke bertan matrikulaturik daudenei gurekin zerbait egiteko. 20 ECTSko lana egiten dute, 14 teorikoa, 6 praktikoa. Aukera emango zaie aurten gurekin lan egiteko, baina...

  • Gai teknologikoek atzera egin ohi dute
  • Askok masterra jada euren ikerketa ideiarekin egiten dute, ez dute "ea zer datorren" logikarekin egiten.

Irailaren 22an egingo da aurkezpena eta norbaitek interesa badu, gurekin jarriko dira harremanetan. Guztiz irekian eskaini diegu, eta lotura batzuk bidaliko dizkiegu orain arte munduan egin diren esperientzia batzuk ikusteko.

Era berean munduko beste unibertsitate batzuetan Erasmus moduan dauden ikasleekin lankidetzak begiratu daitezke.