Page MenuHomePhabricator

Kabi@ Durango - Wikieguna antolatzen
Closed, ResolvedPublic

Description

Kaixo!
Durangoko Azokan Kabi@ antolatzen dutenek deitu didate, proposatuz egun oso bat eskaintzea Wikipediari. Ezingo bagenu, egun erdia egiteko aukera ere badago. Aurten abenduaren 6tik 10era izango da, eta ostirala edo larunbata egun osoa izan genezake guretzat.

Egun oso bat antolatzea lan handia da, baina guztion artean egin dezakegun zerbait da:

  • Wikiliburutegiak + idazlezainak azaldu, zer egiten ari garen... oso Durango da hori
  • Leire Canoren proiektuarekin jarraituz, hainbat idazle pasa daitezke euren ahotsa grabatzera
  • Hezkuntza proiektuaren aurkezpena, egiten ari garena... mahai ingurua ere izan daiteke, hezkuntzako hainbat pertsonekin
  • Azkue Fundazioarekin landuko dugun herrietako bat Durango balitz, editatoi bat antolatu daiteke bertan.
  • Gerediagarekin aurrera baldin badoa photocallarena, argazki horiek sailkatzeko tailerra ere egin daiteke.
  • Wikidatako bisualizazioak egin daitezke, urtero Argizaiola saria irabazi dutenak, hainbat idazle edo musikariren kronologiak...

Esan dezala bakoitzak nola ikusten duen, eta ikusiko dugu zer antola daitekeen.

Event Timeline

Aupa,

Ni Durangoren alde eta kontra nago. Alde, erakusleiho aparta delako, euskal kulturaren topagunea, jendetza erakartzen du eta abar. Kontra, ba bertara goazen gehienak egunpasa planean joaten garelako: azoka ikusi, jendea agurtu, kontzerturen bat... hau da, oso zaila da bertan inor egun erdiko (are zailago osoko) jarduera batera lotzea. Editatoiak eta ikastaroak alde batera utziko nituzke nik.

Jarduera azkarragoak antolatu daitezke. Idazlezainak erakusteko leku aproposagorik gutxi izango dira, gustatzen zait hori. Baita idazleekin hitzordua jartzearena ere ahotsak grabatzeko (normalean a tope ibiltzen dira baina agian tarteren bat lapurtuko genieke).

Gainerako ideiak ere oso ondo, baina nere kezka orokorra da ea publikorik inguratuko dugun. Lekua aproposa da baina arlo digitaleko proiektuen erakarmen indarra oso bajua, tamalez.

Bazkide berriak lortzeko txokoa jarriko nuke nik: egin zaitez bazkide urteko kuota 5€ ordainduta, argazkia atera photocall-ean eta Wikipediako txapa (edo eskuliburu) bat opari. Horrelako zerbait.

Beno, hori nere iritzia.

Nik duda berdinak ditut @Aitzolete. Kontua da lana banatzen badugu, aukera polita dugula egun osoa kapitalizatu, medioetan agertu eta bazkideen kontua ere egiteko. Berez 4 gauza antolatzea da, horrekin sobera betetzen dugu egun oso bat.

Zuk egin dezakezu proposamen bat idazleak/idazlezainak/liburuzainak kontua azaltzeko?

Nik egingo nuke hezkuntzakoa.

Eta itxoingo nuke ea nola doan Azkuerena eta Durango izateko aukera zein den.

Hitz egingo dut Idazlezainak egitasmoko taldearekin, ea zer iruditzen zaien, eta horren baitan idatziko hemen proposamena.

Idazlezainak egitasmoa Kabi@n azaltzeko proposamena (oraindik erabat itxi gabe, liburuzainekin lantzen ari gara): aurten egindako lana erakusteko asmoarekin, erakusketa antolatuko dugu euskararen egunerako. Erakusketa hori Durangora eraman genezake eta bertan jarri. Erakusketan, aurten ondutako idazleen artikuluak jarriko ditugu paneletan eta egitasmoaren garapena nolakoa izan den azalduko dugu: nortzuk parte hartu duten, nola egin den lanketa, zergatik… Atera ditugun bi bideoak ere jarriko ditugu ikus-entzunezko bezala. Idazleen ahotsak ere entzungai izango dira, beren artikulutik zuzenean (QR bidez) edo, bestela, aparteko gune batean ahots guztien arteko nahasketa eginez.

Idazleen artikuluak 2, 3 edo 4 hizkuntzatan daudenez, QR kodeen bitartez edukia norbere mugikorreko hizkuntzan nola jaso ere erakutsiko dugu, erakusketa eleanitza osatuz.

Polita litzateke idazleren bat gonbidatzea aurkezpen-ekitaldi bat egiteko: Wikipedia eta literaturaren arteko harremanak.

Leire Cano idazleekin hitzorduak finkatzen ari da haien ahotsak grabatu eta artikuluetan txertatzeko. Ahaleginduko gara abenduak 6 eta 7an idazleekin zita berriak jartzen Kabi@n.

Esandakoa, irailak 22rako proposamen zehatza izango dugu.

Kaixo,

Durangoko Azokan Kabi@n parte hartzeko deialdia zabalik dago. Aurrera goaz honekin?

Nere aldetik, WikiLiburutegiak + Idazlezainak erakusketa prest edukiko dugu ordurako eta bertara eraman dezakegu. Bidaia, muntaia, zaintza... dezenteko lana eskatzen du eta kontuan izan behar da. Nik bakarrik ezingo nuke dena egin.

Horretaz gain, bazkide berriak lortzeko leku aproposagorik gutxi. Merchandising materiala behar genuke bertan banatzeko eta eskuliburuak. Photocall-a ere ikusgarria izan daiteke. Azkuek lagundu gaitzake honekin? Aurreko urteetan gauza politak egin dituzte:
#Euskaltweetron makina
#Irritruk

Photocall-a montatzearena eurekin egin dezakegu agian.

@Theklan, Wikipediako eskuorri gehiago ateratzeko asmorik bai Hezkuntza proiektuan? Aurreko urtean atera genituenak liburutegietan banatu eta amaitu zaizkigu.

Nor egongo litzateke prest Durangon egoteko?

Iepa!
Atalka joango naiz.

Ni aurrea joango nintzateke. Zuena + hezkuntza + commons/photocall... badugu egun oso bat hartzeko modua. Nik abenduaren 7 osoa hartuko nuke.

Bazkideena ados. Merchandising partida bat dugu Hezkuntza proiektuan, ikusi beharko genuke epeak eta abar, baina diruz oso ondo goaz (alokairua aurreztuta) beraz badugu aukera zerbait polita egiteko.

Photocalla lotuta dago jada Azkuerekin. Eurek ari dira Gerediagarekin. Famatu eta abar guztiak hortik pasatzea da helburua.

Eta bai, eskuorri piloa aterao ditugu, epeak ere begiratu behar, baina Durangorako prest egongo lirateke, arazorik gabe.

Egitarau proposamena bidaltzen dizuet, YA argitaratu behar delako:

Goiza: idazlezainak + GLAM. Izan daiteke:
10:30 Idazlezainak proiektuaren aurkezpena
Goiz osoan zehar erakusketa
11:30-13:30 Idazleen ahotsen grabazioa

Arratsaldean: Wikipedia eta hezkuntza
16:00 Hitzaldia, proiektuaren aurkezpena
17:30 Hitzaldia, Wikipedia hezkuntza tresna gisa (gonbidatuekin)

18:30-20:00 Photocallean (egongo da) jasotako argazkiak antolatzeko tailerra

Zer deritzozue?

Ni ados egitarauarekin. Kontu solte batzuk:

  • Ordutegia 11:00-19:30 da.
  • Hitzaldiak ematearena ez daukat garbi. Publiko oso gutxi normalean.
  • Idazleen ahotsak grabatzeko hitzorduak jarri behar ditugu aurretik. Norbaitek lagunduko digu hortan? Gerediagak agian? Zarata handiko gunea da eta kalitate handiko grabaziorik ezingo dugu egin, baina mugimendu polita sortu lezake.
  • Aurrekoan esan bezala, elkartea ezagutarazi eta bazkide berriak lortzeko leku ona izan daiteke. Pothocall-ak girotxoa sor dezake gainera. Kabi@ bertan egongo da ala aparte? Eskuorria, kartela... atera behar genuke, ezta?
  • Eta inportanteena: nortzuk egongo gara 8an Durangon? taldetxo bat osatzea komeni.

Ni ados egitarauarekin. Kontu solte batzuk:

  • Ordutegia 11:00-19:30 da.
  • Hitzaldiak ematearena ez daukat garbi. Publiko oso gutxi normalean.
  • Idazleen ahotsak grabatzeko hitzorduak jarri behar ditugu aurretik. Norbaitek lagunduko digu hortan? Gerediagak agian? Zarata handiko gunea da eta kalitate handiko grabaziorik ezingo dugu egin, baina mugimendu polita sortu lezake.
  • Aurrekoan esan bezala, elkartea ezagutarazi eta bazkide berriak lortzeko leku ona izan daiteke. Pothocall-ak girotxoa sor dezake gainera. Kabi@ bertan egongo da ala aparte? Eskuorria, kartela... atera behar genuke, ezta?
  • Eta inportanteena: nortzuk egongo gara 8an Durangon? taldetxo bat osatzea komeni.
  • Ondo iruditzen Galderrek eta Aitzolek aipatutakoa, momentuz ez zait gehiago bururatzen.
  • Ni egunaren zati batean behintzat ostiralean han egongo naiz.

Goraintzi

Ados proposatutakoarekin. Oraingoz ezin dut guztiz ziurtatu han izango naizenik, baina saiatuko naiz. Uste dut eguerditik aurrera behintzat joan ahal izango dudala.

Etor eta biok hurbilduko gara mendebaldetik.

Ideia bat photocall horretarako:

Behin idazleei erretratua eskatuta, eskatzea libre denez, erakuts dezatela eskuan libururen bat. Horrela haien biografiako artikulua argazki batekin ilustratzeaz gain, haien liburuetako irudiak ere lor daitezke. Oso zaila da, bestela, liburuen wikipediako fitxak irudi batekin apaintzea.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Aulki-jokoa

Honelako artikuluei egilearen irudi batek lagunduko lieke, liburua eskuan duela.