Page MenuHomePhabricator

Wikiemakumeak Arrasaten
Closed, InvalidPublic

Description

Kaixo,

Arrasateko udaleko Berdintasun Sailetik jarri dira gurekin kontaktuan. Wikiemakumeak egitasmoaren berri izan dute eta tailer/ekitaldi bat antolatu nahi lukete bertan.

Proposamena: 2018ko urtarrila-ekaina artean 2 saioko tailerra antolatzea (2 ordu bakoitza). Lehenbizikoan Wikipediara hurbilpena eta ediziorako ezinbestekoak. Bigarren saiorako edukia landuta ekarriko lukete eta artikuluak sortu eta hobetzera bideratuko genuke.

Amaia Astobizarekin hitz egin dut eta bera prest legoke Wikiemakumeak azaldu eta saioetan laguntzeko.

Arrasateko Intxorta elkarteak erakusketa bat antolatu behar du eta hango materiala erabiltzeko aukera izango genuke. Erabat zehazteke dago hau oraindik.

Zer iruditzen zaizue? Ni printzipioz prest ikastarorako. Goienako norbait animatuz gero ere, primeran!

Event Timeline

Kaixo,

Ahalduntze programako parte izango denez, ahal izatera, saioak emakumeek gidatutakoak izatea nahi dute Arrasateko udalekoek.
Amaia Astobiza Uriarte lankidea prest da eta bera arduratuko da honetaz. Abisatuko digu laguntzarik beharko balu (materiala...).

Data oraindik zehazteke. 2018an izango da.

Aitzolete lowered the priority of this task from Low to Lowest.Oct 5 2017, 8:41 AM

Honen inguruko albisterik ba al dago? Agian iragarri beharko genuke.

Oraintxe esan berri dit Amaiak bertan behera geratu dela nahikoa jende apuntatu ez delako :(

Zornotzan antzeko zerbait egiteko proposamena egin diote. Datorren asterako zehaztuko digu. Ia zorte hobea daukagun honekin.