Ikastolen Elkartearekin bilera eskatu dut gaur, egiten ari garen proiektua azaldu eta elkarlan posibleak abiarazteko.
Description
| Status | Subtype | Assigned | Task | ||
|---|---|---|---|---|---|
| Open | None | T184381 Bigarren Hezkuntza | |||
| Resolved | Theklan | T178286 Ikastolen Elkartea | |||
| Declined | Theklan | T186231 Txantxiku ikastola | |||
| Invalid | Theklan | T197766 Kilometroak 2018 - Zumarraga-Urretxu | |||
| Resolved | Theklan | T204828 Bernart Etxepare Lizeoa | |||
| Open | None | T197780 Pasaia Lizeoa | |||
| Resolved | Theklan | T207215 Bidarteko ikastola | |||
| Resolved | Theklan | T212193 Lizarra Ikastola |
Event Timeline
Euskal Herriko ikastolekin akordioa sinatu dugu unitate didaktiko bat garatzeko. Hurrengo hilabeteetan elkarlana handitzea da gure erronka nagusia, unitate didaktiko hori martxan jarriz ikastetxeetan, eta ekimenak eginez elkarlanean.
Gaur lehen bilera egin dugu Unitate Didaktikoari buruz hitz egiteko eta argibide batzuk eman. Eskatu diedana da eurek pentsatzeko irakasleek klasean Wikimedia erabiliz diseinatu daitezkeen lanak, atazak, jarduerak... horretarako pertsona bat jarri dute, eta nahikotan adierazi diet garrantzitsuena dela irakasleek gero jarraipena emango dioten zerbait egitea, helburua ez dela ikasleek "euren kabuz" ikastea, baizik eta klasean txertatuta, ordenatuta, "zerbaiterako".
Otsailaren 20an beste bilera bat jarri dugu, jarraipena egiteko, eta hortik aurrera egongo dira gehiago. Helburua, martxoa bukatu aurretik aurkeztu ahal izatea. Gure Hezkuntza Ataria jarriko genuke, ondoren, publiko guztiak ikusgai izateko.
Gaur egin dugu hurrengo bilera egin duten testua lantzeko. Ideia batzuk gehiago eman dizkiet, eta hurrengo egunotan bete beharko dut ere adibide eta lotura batzuekin. Prioritatea handituko diot gaiari.
Bidali diot jada eskatutakoa, baina ez dakit nahikoa izango den. Hurrengo astean ikusiko dugu nola geratzen den lana, eta agian sakondu beharko dugu atal batzuetan.
gaur azken ikutuak eman dizkiogu lanari. Hilabeete honen amaieran egongo da maketatuta eta aurkezteko moduan. Aurkezpenei dagokionez, Ikastolen Elkartearen esku geratuko da eurentzat egokien den modua aurkitzea, eta ikastoletako irakasleekin lan egingo genuke, tailer formatuetan. Hala ere, ekaina edo urrian izango da beste pauso hau.
Hemen dago momentuz lotu dugun dokumentua. Norbaitek zerbait gehitu edo kendu nahi badu, ORAIN da unea.
Gaur idatzi diet aurkezpena ahalik eta azkarren egiteko eskariarekin. Ezin dugu gehiago atzeratu gai hau.
Datorren astean jarri dugu bilera aurkezpenari buruz hitz egiteko. Konferentzian egin dezakegu.
Unitate didaktikoa aurkeztu didate gaur, amaituta. Honako plana egin dugu aurkezpenerako
- Apirilak 6: Konferentzian aurkezpena, prentsa aparte eurek lotuko dute
- Maiatza aldera: EHI zuzendarien batzarrean aurkezpena, data oraindik zehaztu gabe
- Hurrengo ikasturtean lantzeko proposamena euren esku egongo da
Saiatu gara Lazkaon proiektu bat garatzen, baina ikasle bakarrak eman du izena. Beraz ez da egingo eta beste modu batez antolatuko beharko dugu ikasleen parte-hartzea. Irakasleen aldetik indar gehiago egin beharko da.