Page MenuHomePhabricator

Antonio Zavalaren funtsak
Open, HighPublic

Description

Koldo Mitxelena Kulturunea, Mintzola fundazioa, Auspoa eta EWKEren arteko elkarlan proposeman da honakoa. Antonio Zavalaren funtsak aztertu eta bertako zati batzuk askatu eta Wikipediaratzeko. Abiapuntu gisa, funts horietan agertzen diren emakumezko bertsolarien lanak izango genituzke aztergai. Wikiemakumeak mugimenduko Amaia Astobiza ere tartean dago. Atxikita bidaltzen dizuet proposamena.

Hiru bilera egin ditugu dagoeneko, bata KMK-rekin eta besteak Bertsozale Elkartea eta Mintzolarekin. Denek dute gustoko egitasmoa eta aurrera egiteko gogoa dago. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egin eta finantziazioa lortzea litzateke gakoa. Mintzolak Antonio Zavalaren funtsen inguruan egitasmo zabalagoa dauka (haiek bertsolaritzaren ikuspegitik aztertu eta sailkatzekoa) eta beraiekin batera abenduan Aldundian aurkezteko proposamen egin digu.

Bestalde, Xenpelar Dokumentazio Zentroak bilera bat izan nahi luke gurekin, elkarren berri izan eta elkarlanerako proposamenak aztertzeko. Dagoeneko gaia beraien artean aztertu dute eta lanerako borondatez daude. Otsailerako utzi dugu hitzordua.

Event Timeline

Datorren astelehenean dugun bileran hau aipatzea komeni. Hiru alderdiko lana egin beharko dugu literatura eremuan hezkuntza programaren baitan, eta horietako bat ahozko literaturari dagokiona da. Nire aldetik proposamen bat eramango dut astelehenean.

Theklan triaged this task as High priority.Nov 24 2017, 1:32 PM