Page MenuHomePhabricator

Elhuyar - ZTH kontzeptuak Wikidatara igotzea
Closed, ResolvedPublic

Description

ZTH hiztegia igotzeko lana abiatu dugu jada @ElhuyarFundazioa|rekin eta hainbat lan egin behar dira honi aurre egin ahal izateko. Jarrian jarriko dut Elhuyarrek bidalitakoa:

Elhuyarrek egindako lana aurkeztu du. Wikidatan terminoren batean kointzidentzia bat zuten itemak datu-base batera ekarri dira, eta ZTHko datu-basearekin parekatzeak egin. Kasu batzuetan ez dago kointzidentziarik, beste batzutan kointzidentzia bakarra eta beste batzuetan kointzidentzia asko. Lan hori zehazkiago azaltzen da deskargu dokumentuan.

Wikidatara zein kointzidentzia kargatuko diren eta zein ez erabakitzeko eta karga egiteko, web aplikazio bat prestatu du Elhuyarrek. Web aplikazio hori EWKEren eskura jarriko du Elhuyarrek, erabakiak hartu aurretik datuak ikusteko.

Web aplikazioa http://wikipedia-zth.elhuyar.eus helbidean dago jada. Erabiltzailea ewke da eta pasahitza --------**

ZTHko 22.889 kontzeptuetatik, 3.101 kontzeptuk ez dute inongo kointzidentziarik terminoetan Wikidatako item batekin ere. Hauekin ez da ikusten erraza ezer egitea. Eskuz egin beharko lirateke bilaketak eta kointzidentziak eskuz sartu. Momentuz ez da ezer egingo hauekin. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “ZTH-Wikidata kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “ZTH-Wikidata loturak” fitxan “Wikidatan ez” kutxan “Yes” aukeratu.

Beste 6.606 kontzeptuk kointzidentzia bakarra dute Wikidatako itemetan, eta gainera Wikidatako item horiek ez dute kointzidentziarik ZTHko beste inongo itemekin (ez behintzat lehenengo postuan). Hauek nahiko ziurtzat jo daitezke eta igotzea nahiko segurua izan daiteke. Bestela, badaezpada ere puntuazio atalase bat jar dakieke (0tik gora, adibidez). EWKEk hauek begiratuko ditu eta atalasea zein izango den (izan behar bada) erabaki. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “ZTH-Wikidata kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “ZTH-Wikidata loturak” fitxan “Wikidatan ez” kutxan “No” aukeratu, “Wikidatan bakarra” kutxan “Yes” eta “Wikidatako lehenak

ZTHn bakarra” kutxan “Yes”. “Puntuazio maximoa” zutabearen goiburuan klik eginda horren arabera ordenatzen du, lehen klikean gorantz eta hurrengoan beherantz. “ZTH-Wikidata loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” kutxan puntuazio horrentzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.

Beste 9.015 kontzeptuk kointzidentzia bat baino gehiago dute Wikidatako itemetan, baina Wikidatako lehenengo itemak ez du kointzidentziarik ZTHko beste inongo kontzepturekin lehenengo postuan. Hauetan automatikoki igotzea erabaki daiteke baldin eta puntuazio maximo gutxieneko bat badute eta bigarrenarekiko diferentzia nahiko handia bada. Kasu honetan, nahi bada atalase bat baino gehiago jar daiteke: adibidez, puntuazio maximoa 10etik gorakoa dutenak eta bigarrenarekiko diferentzia 5etik gora, edo puntuazio maximoa 5etik gora eta bigarrenarekiko diferentzia 3tik gora, eta abar. EWKEk hauek ere begiratuko ditu eta atalaseak erabaki. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “ZTH-Wikidata kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “ZTH-Wikidata loturak” fitxan “Wikidatan ez” kutxan “No” aukeratu, “Wikidatan bakarra” kutxan “No” eta “Wikidatako lehenak ZTHn bakarra” kutxan “Yes”. “Puntuazio maximoa” zutabearen goiburuan klik eginda horren arabera ordenatzen du, lehen klikean gorantz eta hurrengoan beherantz, eta berdin “Bigarrenarekiko diferentzia” zutabean. “ZTH-Wikidata loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” kutxetan horientzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.

Ondoren, kontrako norabidean ere begira daiteke. Wikidatako 1.388 itemek kointzidentzia bat baino gehiago dute ZTHko kontzeptuetan, baina ZTHko lehenengo kontzeptuak ez du kointzidentziarik Wikidatako beste inongo itemekin lehenengo postuan. Hauetan ere berdin, automatikoki igotzea erabaki daiteke baldin eta puntuazio maximo gutxieneko bat badute eta bigarrenarekiko diferentzia nahiko handia bada, edo, lehen bezala, atalase pare bat baino gehiago jar daitezke. EWKEk hauek ere begiratuko ditu eta atalaseak erabaki. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “Wikidata-ZTH kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “Wikidata-ZTH loturak” fitxan “ZTHn ez” kutxan “No” aukeratu, “ZTHn bakarra” kutxan “No” eta “ZTHko lehenak Wikidatan bakarra” kutxan “Yes”. Bestean bezala, “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” zutabeen bidez ordenatu daiteke, eta “Wikidata-ZTH loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” kutxetan horientzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.

Atalaseak erabakiz gero, “Lehenengoa aukeratu” botoiaren bidez bilaketa-zerrendan zeudenetan lehenengo kointzidentzia aukeratutzat markatzen da, gero “Wikidatara igo” pantailatik definizioa Wikidatara eramateko. Lan hori Elhuyarrek egingo du, atalaseak EWKEk erabaki ondoren.

Anbiguotasun eta ziurtasun maila altuagoak direnen kasuetan (hau da, kointzidentzia bat baino gehiago dutenetan eta puntuazioak hurbil samar daudenetan), aukeraketa eskuz egiteko aukera ematen du aplikazioak. “ZTH-Wikidata kudeatu” pantailan ZTHko identifikadorean egin behar da klik horretarako, eta “Wikidata-ZTH kudeatu” pantailan Wikidatako itemaren identifikadorean. Aukeraketa eskuz egin eta Wikidatara igotzeko aukera zabalik utziko da gerora ere, aplikazioaren bidez.

Behin parekatzean aukeraketa eginda (automatikoki zein eskuz):

-Wikidatan euskarazko labelik ez duten itemei ZTHko euskarazko terminoa jarriko zaie. Itemak labela jada izaten badu eta ZTHkoaren ezberdina bada, euskarazkoa alias gisa gehituko da.
-Wikidatako itemak euskarazko deskribapena jada izaten badu ere, ZTHkoa jarriko zaio (momentuz hori soilik ikusi da taula periodikoko elementuekin, eta ZTHko definizioa osoagoa da).
-ZTHko definizioak luzeegiak dira Wikidatako ohiko deskribapenekin konparatuz gero (hainbat esalditako luzera izan dezakete). ZTHko definizioaren lehenengo esaldia soilik eramango da Wikidatara momentuz.
-Wikidatako itemek kasu batzuetan ez dute gaztelania edo frantsesezko labelik eta ZTHn horiek badaude, baina ez dira jarriko momentuz (parekatze automatikoak oker dauden kasuetan, ez genituzke soilik euskarazko testuetan gauza okerrak sartuko, beste hizkuntza horietan ere bai, eta horrek arazoak ekar ditzake beste komunitateekin).

Aldaketek azalpen testu bat behar dute. Testu hori zein izan behar den EWKEk esango du.

Wikidatara definizioak igo behar direnean, hainbat milaka izango direnez, Bot baten bidez egin behar da. Bot eskaera eginda dago (https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Requests_for_permissions/Bot). EWKEk begiratuko du ea onarpen prozesuan zerbait egin dezakeen.

Komentatu da Wikidatako item horietan, definizioa igotzeaz gain, propietate baten bidez lotuko zirela ZTHko kontzeptuarekin. Horretarako, EWKEk propietate berri bat sortzea eskatu behar zuen. Hala ere, nahiz eta ZTHko kontzeptu bakoitzak identifikadore bat baduen, momentuz online dagoen ZTH hiztegian ez dago URLrik kontzeptu batera eramaten duenik, soilik terminoen URLen bidez irits daiteke kontzeptuetara, eta termino batek hainbat kontzeptu izan ditzake... Aztertu beharko da ea asuntoa horrela egonik komeni den propietate hori gehitzea, edo ZTHn kontzeptura zuzenean joateko URLak jar daitezkeen.

Event Timeline

Theklan triaged this task as High priority.
Theklan created this object with visibility "Wikimedia-User-Group-Basque (Project)".

Lehenengo aukeraketa egin dut jada: unibokoak diren eta atalasea 0tik gora duten guztiak aukeratu. Ausazko begirada bat eman diet baxuenei, erdiko batzuei eta altuenei eta ez dut aurkitu ezer ere ez susmagarri egingo duena.

Duda daukatu, eta @ElhuyarFundazioa|k erantzun diezaiokeen honi: dagoeneko euskarazko labela duten terminoetan zer igoko litzateke, sinonimo gisa? Edo alde batera utziko dira labelak?

Theklan changed the visibility from "Wikimedia-User-Group-Basque (Project)" to "Public (No Login Required)".Dec 29 2017, 4:37 PM

Gainetik begiratuta, unibokoak direnen artean oso positibo faltu gutxi daude. Batzuk aurkitu ditut nota negatiboa zutenen artean, eta kendu. Beste guztiak igotzeko prest daude.

@Theklan Interesez irakurri dut hau. Ongi ulertu badut, milaka termino dira. Hemen aipatu duzu eskuz begiratuko direla deskribapenak (eta gero automatikoki igo) bat datozela segurtatzeko, hori lan luzea da, ezta? Begia asko zorroztu behar da.

Bestetik, gainetik irakurrita. Deskribapenak, baldin baleude, ez al da hobeto daudenean uztea, errorea saihesteko?

Duda daukatu, eta @ElhuyarFundazioa|k erantzun diezaiokeen honi: dagoeneko euskarazko labela duten terminoetan zer igoko litzateke, sinonimo gisa? Edo alde batera utziko dira labelak?

Jada euskarazko labela badutenei, ZTH-n beste label bat edo gehiago badaude, alias moduan gehituko direla komentatu genuen.

Propietatean onartutako balioen patroian eta URLan https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/$1 proposatzen da. Baina Wikidatako itemak ZTHko kontzeptuekin lotzen dira, ez terminoekin. Kontzeptuaren terminoetako batera egiten badugu lotura, kasu askotan termino horrekin kontzeptu bat baino gehiago agertuko dira...

Egia da une honetan ZTHk ez duela kontzeptuentzako URLrik, soilik terminoetarako. Baina agian sor dezakegu kontzepturako URL zuzena (https://zthiztegia.elhuyar.eus/kontzeptua/$1 adibidez), eta propietate honetan URL horretara apuntatzea.

Ez dakit ez ote den liada handiegia. Zuek erabaki nola egin modurik zuzenenean.

Ez dakit ez ote den liada handiegia. Zuek erabaki nola egin modurik zuzenenean.

Aztertuko dugu hobeto, baina printzipioz ez dut uste guretzat hainbesteko lanik ere litzatekeenik eta txukunagoa da. Kontua da, orain propietatea dagoenetan onartuko balute guk oraindik URLa nola izango den erabaki aurretik, gero aldatzea balegoke propietatearen URLaren formatua?

Bai, aldatzeko aukera dago, arazorik gabe.

@Theklan Interesez irakurri dut hau. Ongi ulertu badut, milaka termino dira. Hemen aipatu duzu eskuz begiratuko direla deskribapenak (eta gero automatikoki igo) bat datozela segurtatzeko, hori lan luzea da, ezta? Begia asko zorroztu behar da.

Bestetik, gainetik irakurrita. Deskribapenak, baldin baleude, ez al da hobeto daudenean uztea, errorea saihesteko?

Ez dira guztiak eskuz ikusi behar, asko unibokoak dira, eta ez dago duda handirik.

Bot eskaeran (https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Requests_for_permissions/Bot/Elhuyar_Fundazioa_bot) esan dute batzuk igotzeko probarako. Pentsatzen dut bot egin nahi dugun erabiltzailearen izenean egin beharko dela, ez?

Bestalde, propietatearena onartzearen zain ere bagaude. Orain batzuen definizioa igotzen badugu, gero horiei propietatea aparte igo beharko zaie... Txukunagoa litzateke dena batean egitea, baina ez dakit zenbat tardatuko duten propietatea onartzen... Igoko ditugu 50 dioten bezala, edo itxoin egingo diogu propietateari?

Itxoingo dugu pixka bat. Botoak lortzen saiatzen ari naiz eta nahiago dena ondo egin itxoin baino.

Bot-a onartzeko prozesua nola doan azaltzen duen https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Bots#Approval_process helbidea begiratu dut, eta hau diote:

In order to receive approval and a bot flag, a request must be made at Wikidata:Requests for permissions/Bot detailing what task the operator wishes for the bot to perform. The bot operator should do a test run of between 50 and 250 edits, so that the community can observe that the bot is working correctly. The request for permission must be started before the test run is started. If testing is successful, and the bot task receives community support, an administrator will close the request and a bureaucrat will give the account a bot flag. If the closer is a bureaucrat, they can also flag the account at the same time.

Eta justu hori da eskatu diguna Wikidatan administrari eta burokrata den erabiltzaile horrek. Beraz, beharbada komeni da egitea, Bot-a onartzea errazteko? Baina bestalde, propietatearenari itxoitea ere hobe litzateke, beraz ez dakit...

Propietatearena zain dago... ea norbaitek mugitzen duen gaia asteburuan zehar (https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Property_proposal/Elhuyar_ZTH_ID) eta astelehenean egiten ditugu lehenengo 50 edizio horiek, erakusteko zer den lana.

Ondo! Orain, test-eko 50 edizio horiek egin aurretik, propietatea aldatzea komeni da, azkenean bere formatua https://zthiztegia.elhuyar.eus/kontzeptua/$1 izango baita. Saiatu gara, baina ez digu uzten, hau esaten du:

Errore baten ondorioz ezin izan dira aldaketak gorde.

The save has failed.
This action has been automatically identified as harmful, and therefore disallowed. If you believe your action was constructive, please inform an administrator of what you were trying to do. A brief description of the abuse rule which your action matched is: Disallow new editors from changing formatter URL

Eta beste batzutan hau:

Errore baten ondorioz ezin izan dira aldaketak gorde.

The save has failed.
Note: Please leave a note on the [[|talk page of this property]] if the URL needs to be updated.
Filter:
Disallow new editors from changing formatter URL

Suposatzen dut erabiltzailearen baimen kontuak izango direla. Konpondu dut jada!

Propietateko adibidea aldatu dut lehen (termino baten "izar" balioaren ordez kontzeptu baten identifikadorearen " 026029" balioa emateko), eta beste erabiltzaile batek desegin egin du aldaketa... Gauza berarengatik izango da, erabiltzaile mota edo?

Karga hasi dut baina erroreak eman dizkit luzerarengatik... APIak esaten dit deskribapena ezin dela izan 250 baino luzeagoa, baina badirudi ahal dela (izan ere, item askok dute luzeagoa). Ba al dakizue luzera mugarik dagoen, eta hala ez bada zergatik APIak hori ematen duen? Erroreren bat?

Bestalde, ZTHko definizioetan formatuak erabiltzen dira, kurtsibak adibidez. Horiek onartzen dira Wikidatan? Wikipediako artikuluen marka berdinekin?

Badirudi kurtsibarik ezin dela: https://www.wikidata.org/wiki/Help:Label#Fonts_and_characters

Ezer argirik ez dut aurkitu luzeraren inguruan

Propietateko adibidea aldatu dut lehen (termino baten "izar" balioaren ordez kontzeptu baten identifikadorearen " 026029" balioa emateko), eta beste erabiltzaile batek desegin egin du aldaketa... Gauza berarengatik izango da, erabiltzaile mota edo?

Hau aldatu dut berriro ere, baina orain lotura ez doa inora. Suposatzen dut zuek oraindik ez duzuela gaitu "kontzeptua" izen-tartea, baina komeni zaizue igoera hasi aurretik, bestela ez da ontzat emango igoera.

Badirudi kurtsibarik ezin dela: https://www.wikidata.org/wiki/Help:Label#Fonts_and_characters

Ezer argirik ez dut aurkitu luzeraren inguruan

Nik ere ez dakit zein den muga. Agian APItik egindakoek 250ko muga dute, baina eskuz egindakoek muga zabalagoa. Saiatu lehenengo igoerekin deskribapen txikiak igotzen, arazoak kentzeko.

ZTHren webgunean gaitu ditugu kontzeptuentzako URLak.

Wikidatara igotzeko, ZTHko definiziotatik HTML etiketak eta entitateak ordeztu dira (badirudi ez direla onartzen) eta luzeegiak ziren definizioak moztu dira (esaldika)

Jarri dugu 100 elementu inguru kargatzen, eta 8 igo eta gero blokeatu egin da... Pentsatu dugu izan zitekeela bot-ak edo erabiltzaile berriek agian mugaren bat dutelako. https://github.com/SuLab/WikidataIntegrator/issues/21#issuecomment-312329155 helbidean diote erabiltzaile berrientzat (eta hala da gure bot erabiltzailea) minutuko 8 aldaketaren muga dagoela. Aldaketa bakoitzaren ondoren 8 segundo itxoiteko esanda, ondo igo dira.

Abisatu dugu bot eskaeraren orrian (https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Requests_for_permissions/Bot/Elhuyar_Fundazioa_bot), eskatu zigunari ping eginez. Ez dakit horrekin nahikoa izaten den edo beste zerbait egin behar den...

Dena ongi dagoela baderitzozue, bot-a onartzen digutenean, itxarote-denborarena kendu eta aukeratu zenituzten 6.600 unibokoak igoko genituzke.

Gero, parekatze bat baino gehiago aurkitu direnetan atalaseak begiratu eta erabakitzea faltako litzateke, horiek aukeratu eta igotzeko.

Dale caña!

Beti daude mugak erabiltzaileentzat, suposatzen dut gero bota onartzen denean muga hori kenduko dela eta bai, 6.600 horiek igotzen direnean agian lehen komunikazioa egin beharko genuke, hau errentabilizatzen joateko.

Lehenbailehen egitea behar baduzue, beste aukera bat da bot egiteko itxaron gabe horrela igotzea, 8 segundoko tartearekin. 14 ordu inguru izango lirateke. Kontua da ez ote duen beste mugaren batek saltatuko, edizio asko ikusten dituztelako jarraian...

Guk lehenbailehen ez dugu behar, baina hainbeste igoera izanda, hobeto botarekin egiten bada. Ez dakit zenbat denbora beharko duten onartzeko, egia esan.

Onartu gaituzte bot gisa! https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Requests_for_permissions/Bot/Elhuyar_Fundazioa_bot

Hala ere, nahiz eta erabiltzailearen hobespenetan bot garela agertu, erabiltzailearen orrian (https://www.wikidata.org/wiki/User:Elhuyar_Fundazioa_bot) agertzen da Kategoria: Bots without botflag. Nola pasatzen gara kategoria horretatik Bots with botflag kategoriara? Erabiltzailearen orrian bot txantiloi automatikoa besterik ez dago...

Martxan jarriko dut 6.500 definizioen karga, ados?

Definizioak igotzen jarri dira eta azkar egiten ditu, baina ehunka batzuez behin geratu egiten da errorea emanda. Aurreikusi gabeko kasuak dira: itema guk jaitsi genuenetik ezabatu bada, labela/deskribapena bikotea jada existitzea (arraroa da, ez baitago), data formatua (arraroa ere, guk ez baitugu data motako propietaterik idazten)...

Horrelakoetan, arazoa begiratu eta konpondu edo itema baztertu ondoren, berriz martxan jarri behar izaten dugu, baina horrela denbora asko ematen du... Astelehenean prestatuko dugu erroreak emanda ere ez gelditzeko, eta amaitzen duenean ikusiko dugu zenbatetan eman duen errorea eta horiek zuzentzea merezi duen (denak ezberdinak diren edo mota bereko asko dauden konponketa bakarrarekin konpontzen direnak...).

Egin da aukeratutakoen igoera. Guztira 6584 itemi jarri zaie ZTHko euskarazko definizioa edo/eta labela.

Arazoa eman dutenak 20 inguru izan dira, eta kasuistika hauetakoak ziren:

  • ZTHn euskarazko terminorik ez zuten kontzeptuak: Hauek okerrak ziren eta ez dira igo.
  • “Non unique label/description pair”: Ez dakigu zergatik ematen zuen errorea, ez baitzen egia, eskuz sar zitezkeen. Eskuz sartu dira.
  • Helburu-itema ezabatu egin da Wikidatatik guk datu-basea jaitsi genuenez geroztik: Ez dira igo.
  • Helburu-itema redirect bihurtu da Wikidatan guk datu-basea jaitsi genuenez geroztik: Datu-basean redirect-aren item kode berria sartu da eta igo dira.
  • Data-formatu okerra: API bidez aldaketak egiteko erabilitako liburutegiak, akats bat medio, ezin zituen aldatu aurrez aurrehistoriako data urrunen bat zuten itemak, urteak 4 digitu baino gehiago zituelako. Liburutegia konpondu da eta igo dira.

Kointzidentzia bakarra zutenak aukeratu eta igo direnez, orain beste taldeetakoak aukeratzea falta da. Esan genuenez:

Beste 9.015 kontzeptuk kointzidentzia bat baino gehiago dute Wikidatako itemetan, baina Wikidatako lehenengo itemak ez du kointzidentziarik ZTHko beste inongo kontzepturekin lehenengo postuan. Hauetan automatikoki igotzea erabaki daiteke baldin eta puntuazio maximo gutxieneko bat badute eta bigarrenarekiko diferentzia nahiko handia bada. Kasu honetan, nahi bada atalase bat baino gehiago jar daiteke: adibidez, puntuazio maximoa 10etik gorakoa dutenak eta bigarrenarekiko diferentzia 5etik gora, edo puntuazio maximoa 5etik gora eta bigarrenarekiko diferentzia 3tik gora, eta abar. EWKEk hauek ere begiratuko ditu eta atalaseak erabaki. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “ZTH-Wikidata kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “ZTH-Wikidata loturak” fitxan “Wikidatan ez” kutxan “No” aukeratu, “Wikidatan bakarra” kutxan “No” eta “Wikidatako lehenak ZTHn bakarra” kutxan “Yes”. “Puntuazio maximoa” zutabearen goiburuan klik eginda horren arabera ordenatzen du, lehen klikean gorantz eta hurrengoan beherantz, eta berdin “Bigarrenarekiko diferentzia” zutabean. “ZTH-Wikidata loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” kutxetan horientzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.

Ondoren, kontrako norabidean ere begira daiteke. Wikidatako 1.388 itemek kointzidentzia bat baino gehiago dute ZTHko kontzeptuetan, baina ZTHko lehenengo kontzeptuak ez du kointzidentziarik Wikidatako beste inongo itemekin lehenengo postuan. Hauetan ere berdin, automatikoki igotzea erabaki daiteke baldin eta puntuazio maximo gutxieneko bat badute eta bigarrenarekiko diferentzia nahiko handia bada, edo, lehen bezala, atalase pare bat baino gehiago jar daitezke. EWKEk hauek ere begiratuko ditu eta atalaseak erabaki. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “Wikidata-ZTH kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “Wikidata-ZTH loturak” fitxan “ZTHn ez” kutxan “No” aukeratu, “ZTHn bakarra” kutxan “No” eta “ZTHko lehenak Wikidatan bakarra” kutxan “Yes”. Bestean bezala, “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” zutabeen bidez ordenatu daiteke, eta “Wikidata-ZTH loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” kutxetan horientzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.

Anbiguotasun eta ziurtasun maila altuagoak direnen kasuetan (hau da, kointzidentzia bat baino gehiago dutenetan eta puntuazioak hurbil samar daudenetan), aukeraketa eskuz egiteko aukera ematen du aplikazioak. “ZTH-Wikidata kudeatu” pantailan ZTHko identifikadorean egin behar da klik horretarako, eta “Wikidata-ZTH kudeatu” pantailan Wikidatako itemaren identifikadorean. Aukeraketa eskuz egin eta Wikidatara igotzeko aukera zabalik utziko da gerora ere, aplikazioaren bidez.

Ondo! Egingo dugu lehen komunikazio bat honekin gaur bertan, eta gehiago ditugunean beste bat. Lehen emaitza gisa oso oso ona da. Orain pixka bat liatuta nabil beste kontu batzuk antolatzen, baina ea hurrengo astean edo posible dudan beste tarte on bat aukeratzea.

Aurreko bileran eskatu bezala, jarri dugu aukeraketa (edo aukeratutakoa aldatzea) zerrendatik egiteko aukera. ZTH-Wikidata pantailan, "Aukeratua" eremuaren ondoan agertzen den ikonoan (x-dun ikono gorrian) klik eginda, Wikidatako kontzeptu hori aukeratzen da ZTHko kontzeptuarentzat.