Teknopoliseko animazioen bideoak jada prest daude. 25 inguru dira.
EWKE-k bideoetan jarri beharreko txantiloia prestatuko du eta Elhuyarri bidaliko dio, bideootan jar dezan eta igo dezan. Txantiloi horren bidez, erabilerari jarraipena egin ahal izango zaio.
Lizentzia egokiena CC-BY-SA-4.0 izan daitekeela aipatu da.
Bideoen transkribapenak igotzeko aukera aipatu da, baina ez dago argi zein eremutan.
Metadatuen eremuak adosten direnean, bideoak ahalik eta azkarren igoko dira Wikipediara, eta agian komunikazioa egingo da.