Sestaon hiru zita ditugu hurrengo asteotan:
Saturnino de la Peña ikastetxeko Batxilergoko ikasleekin
Sestaoko kazetagunean
urtarrilak 17, 19 eta 25ean
Goizeko 09:00-11:00
Hiru talde ezberdin izango dira, eta bakoitzari artikulu bat ematea da gakoa, gero eurek garatu ahal izateko bertan hasita, eta klasean jarraituta. Honako artikuluak esleitzea pentsatu genuen aurrekoan Azkue Fundazioarekin bilduta:
- Bizkaiko Labe Garaiak
- Euskalduna ontziola
- Industrializazioa Euskal Herrian
Hala ere, irakasleekin hitz egin behar da ea zer plan duten.