"Generoa(k), curriculuma eta Wikipedia" izeneko udako ikastaro bat egiteko lehen proposamena bidali diet bi ikerlariri.
Goizean, zati teorikoa: generoa(k) eta curriculuma.
Zati teorikoari dagokiona gai honetan aditua den jendeak lantzea nahi genuke. Norengana jo jakiteko, eta hori nork landu dezakeen jakiteko, zuen laguntza eskertuko genuke hemen: beste lekuetan gai hau nola lantzen den, testulibururik ba ote dagoen... Unibertsitatean honen inguruan lanean ari den jendea identifikatzen laguntzea eskertuko genuke, adibidez.
Goizeko saio honetan Wikipediaren baitan alor honetan existitzen diren hainbat esperientzia ezagutaratzeko tarte bat ere hartuko genuke. Alde batetik gure proiektuaren barnean dauden "Emakumea eta generoa" eremua aurkeztuko litzateke (https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/1.000_artikulu/Emakumea_eta_generoa). Hau nola eraiki den, zeintzuk aukera dauden, beste gai batzuk ere sar daitezkeela... Genero orekari buruz ere idatzi nuen lantxo bat (zuk Jule ezagutzen duzu) bidaltzen dizuet, egoera hobetu da, baina eza nahiko genueek bezain beste (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Genero_oreka). Bestetik, badago taldetxo bat noizbehinka honi buruz lanean, baina batez ere gaztelaniaz dabil lanean (https://eu.wikipedia.org/wiki/Wikiproiektu:WikiEmakumeok). Mundu mailan ere esperientziak daude, eta agian baten bat gonbidatu dezakegu (badugu diru partida bat erabilgarri): https://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:WikiProject_Women_in_Red, https://en.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Meetup/ArtAndFeminism...
Arratsaldean, saio praktikoa: Wikipedia ezagutu.
Wikipedian editatzen ikasi eta gaiarekin zerikusia duen orrialderen batean ekarpenen bat egin, zerbait idatzi. Interesgarria eta oso positiboa litzateke lan saio honetatik taldetxo bat lortzea etorkizunean ere zentzu honetan lanean jarraituko duena, Wikipedian sortzen diren artikuluak gainbegiratuz, adibidez. Generoaren inguruko lanketa potentea egin dezakegu, eta curriculumean (Wikipedian, sikiera) ofizializatu. Aukera baliatzearen garrantzia emanda, zerbait ateratzea posible dela uste dugu.
Ikastaroa Baionan egingo balitz, gainera, jendeak bertan lotan geratzeko aukera izango du eta ordu horiek aprobetxatzeko “barnetegi digitala” antolatzeko asmoa dago. Hau ere baliatu liteke gaiaren inguruko artikuluak lantzen jarraitzeko.