Wikipediako laguntza orrialdeak berritu behar dira. Ikasleek ez dute erraz aurkitzen laguntza hau, eta dagoena zeharo desfasatuta dago. Bideoak egiten ari gara Hiru Damatxorekin, badugu ere Arbelan itzulitako "Trebakuntza", baina nolabait zentralizatu beharko genuke guztia.
Proposamena da otsailean zehar lan hau egiten joatea, gutxienez lehen ordenatzea egitea. Martxoan guztia berrikusi, bideoz hornitu eta zerbait ederra egitea izango litzateke kontua, erabiltzaile berriek dituzten tresna guztiak ezagutu ahal izateko.
@Inaki-LL eta nire artean osatu beharko genuke lan hau, dagoen guztia berrantolatu eta berlanduz.