Page MenuHomePhabricator

Bergarako Curriculuma
Open, Stalled, MediumPublic

Description

Bergarako Curriculuma Bergaran egiten ari diren ekimen bat da. Edukiak zehaztu dituzte, eta landu, baina ez dute nola argitaratu eta guztia elkarrekin jarri. Gainera, Wikipedia handiegi ikusten dute. Horregatik Bergarapedian baino, Txikipedian lantzea proposatu diet. LHko 5. eta 6. mailako ikasleekin eta euren irakasleekin lantzne ari dira, eta dinamizatzaile bat dago. Dinamizatzaile horrekin landuko dugu hurrengo asteotan gai hau.

Related Objects

StatusSubtypeAssignedTask
ResolvedTheklan
OpenNone
StalledNone

Event Timeline

Theklan triaged this task as Medium priority.Apr 10 2018, 5:52 PM
Theklan created this task.
Theklan added a parent task: T184381: Bigarren Hezkuntza.

Gaur berriro idatzi diot Bergarako curriculumaz arduratzen ari denari. Proiektua berrartzea da helburua.

@Theklan: This task needs a project tag please, to be on a workboard. :)

Gaur bilera egin dugu gai honen inguruan. Badirudi udalaren aldetik pixka bat gelditzeko asmoa dagoela, edo gutxienez egiten dena publiko ez egiteko momentuz. Hurrengo astean beste bilera bat egingo dugu, hezkuntza batzordearekin, eta eurei azalduko diegu zein den plana, Txikipediaren inguruko harrera ona egon daitekeelako.

Bergarako Curriculumaren ideiarekin aurrera goaz, irakasleek eta udalak oso ondo ikusi dute ekimena. Momentuz adostu dugun metodologia honakoa da:

  • Eurek testuak egingo dituzte, eta Wikipediara kontu batekin igo (Bergarako Curriculuma) zein udaleko webgunera ere igoko dituzte. Argazkiak ere egingo dituzte, baina udaleko webgunean igotzea zaila da. Horregatik, pixkanaka joango gara osatzen gurean, formatua eman eta abar.
  • Formatua ematea eta testuak ondo antolatzea gure lana izango da. Ez diegu momentuz ikastarorik eman, baina guri interesatzen zaigu testu horiek ondo egotea, bereziki aurkezpena, beste herri batzuk ere animatzeko. Denok irabazten dugula uste dut, eta horregatik proposatu nien.
  • Udazkenean hiru ikastetxeetan aurkezpenak egingo dizkiegu irakasleei, eta eurekin edukia hobetu.
  • Momentuz edukia nahiko luzea da, eta zatika banatu dut. Hala ere, hizkera eta abar ere begiratu beharko dira. Helburua ez da eurei euren lana nola egin behar duten esatea, noski, baina denborarekin testu hauek hobetuko direla argi izan behar dugu denok. Egindako lehen aldaketekin oso pozik geratu dira, eta bidali dizkiet ere iruzkin batzuk atalei buruz.
Theklan changed the task status from Open to Stalled.Sep 3 2019, 8:45 AM