Gaur Bernart Etxepare lizeoko filosofia irakaslearekin izan naiz. Iaz T178679 izandako arrakasta ikusita, aurten euren planifikazioan zerbait egitea nahi dute. Euskara irakaslearekin ere kontatuko genuke proposamen honetan.
Euren ikasketatan sartzen diren hainbat kontzeptu gure zerrendan daude, eta horiek definitzea, eztabaidatzea eta Wikipediaren bidez jakintza nola eraikitzen den ikastea izango litzateke helburua.
Planifikazioa urte osoan zehar hedatuko litzateke, eta aztertu behar da ea Unibertsitateko ikasleekin batera zerbait egin daitekeen elkarlanean.