Page MenuHomePhabricator

Txingudi ikastola
Closed, DeclinedPublic

Description

Irungo Txingudi ikastolatik idazten dizuegu. Bertan, emakumeak historian zehar lelopean, proiektu bat aurrera atera nahi dugu. Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek (11-12 urte), historian zehar izandako emakume ezberdinen inguruko lanak egingo dituzte. Gure kalkuluen arabera, 40 eta 50 emakume ezberdinen inguruko informazioa bilduko dugu eta hemen gure proposamena.
Interesgarria ikusten duzue, informazio guzti hau Txikipedian argitaratzeko erabiltzea?

Txikipediako erabiltzaileak gara, eta ikasleek gai askoren inguruan txikipedia askotan hutsik aurkitzen dute. Sarritan, erdi txantxetan, komentatu izan diegu beraiek bete zezaketela Txikipedia eta ia beti prest agertu izan dira.

Datorren astean lanean hastea aurreikusten dugu. Interesgarria ikusiko bazenute, poztasun handiz jasoko genuke erronka.

Related Objects

StatusSubtypeAssignedTask
OpenNone
OpenNone
DeclinedTheklan

Event Timeline

Theklan created this task.

Erronka polita!
Bada helburu bera daukan liburu bat: "Sarerik gabe, historiak emakume izena
dauka". Agian abiapuntu gisa edo erreferentziatzeko material gisa erabili
daiteke (Wikipediako artikuluak agertzen dira bertan).

aitzol.
Aklapper subscribed.

Unfortunately closing per comment in T178676#6633073.
(Also see T178676#6613534 for info on using non-public tasks in Phab.)