Page MenuHomePhabricator

POS (kategoria gramatikala) wikidatan eta awb-n
Open, Needs TriagePublic

Description

Wikidatan, lema bakoitzak bere POS behar du, hau da, zehazki POS bat behar du. POS balio posibleetan, kaos pixka bat dago, baina kategoria nagusiak hauexek dira (SPARQL):

  • substantiboa (14.493)
  • aditza (3.967)
  • izenondoa (3.750), adjektiboa (275) eta izenlaguna (312)
  • interjekzioa (43)
  • juntagailua (28) eta aurkaritzako juntagailua (24)
  • adberbioa (15)

Gehiago dago, baina ganontzekoak kontuan ez hartzea proposatzen dut.

Ahotsak Wikibase-n (awb), POS lexemetan EZ BEREIZTEA proposatzen dut, hasiera batean behintzat, ahotsak-eko lema-ereduari jarraituz. Ahotsak.eus-en, lemek ez dute POS bereizketarik, hau da, "agindu" izena eta "agindu" aditzaren formak lema beraren azpian zerrendatzen dira.

Wikidaten dauden euskarazko lemak eta formak jasoko ditut awb-n, POS desberdinetako lemak batuz. Lemak wikidatan zer POS duen ere jasoko dut, informazio hori awb-n zuzenean eskuragarri izateko. Forma bakoitzaren wikidatako kokalekua kopiatuko dut. Beraz, forma bakoitzak wikidatan zer POS-ari dagokion jakiteko bidea dugu (wikidata galdetuz).

Related Objects

Event Timeline

Wikidatako lexemak hemendik hartuko ditut: SPARQL. Goian zerrendatuko POS-etakoak baino ez dut hartuko.

DL2204 updated the task description. (Show Details)

Nire ustez egokia da, lan gehigarria delako hori guztia bereiztea. Etorkizunean, akaso, interesgarria izan liteke bereizketa egitea, baina automatikoki ere egin liteke POS bakarra dutenentzat.

Aklapper subscribed.

@DL2204: Per emails from Sep18 and Oct20 and https://www.mediawiki.org/wiki/Bug_management/Assignee_cleanup , I am resetting the assignee of this task because there has not been progress lately (please correct me if I am wrong!). Resetting the assignee avoids the impression that somebody is already working on this task. It also allows others to potentially work towards fixing this task. Please claim this task again when you plan to work on it (via Add Action...Assign / Claim in the dropdown menu) - it would be welcome. Thanks for your understanding!