Wikidatan dauden formek arazoak dituzte. Horregatik, ETCko formak hartzea erabaki dut. ETC = Ereduzko Testuen Corpusa (EHU Euskara Institutua). Euskara Batuko formak dira printzipioz, nahiz eta "etxerat" bezalakoak ere agertu.
Euskara Batuko lemek ETC-ko lotura dute, baita ETC-ko formek ere (adibidea). ETC formak forma dokumentatuak dira; agerpen-kopurua kopiatzen dut gurera. Ahotsak-eko formak forma haiekin lotzea izango da helburua.
Wikidatako Euskara Batuko formekin zer egin aztertu beharko dugu.