Page MenuHomePhabricator

Lexema homografoen helbidea Elhuyarren
Open, Needs TriagePublic

Description

Elhuyar hiztegian homografoak direnak (adib. aditu1, aditu2, baso1, baso2) korapilatuta daude, ez dakit zenbat kasutan. Baso: baso1 agertzen da (oihana), baso2 (edalontzia) ez da agertzen. Aditu: aditu adj eta aditu ize agertzen dira, aditu aditza ez da agertzen. Elhuyarren, ize eta adj batuta daude sarrera batean, eta aditzarena wikidatako izenean agertzen da.

Zenbat lema homografo ditu Elhuyar hiztegiak? Pilo bat dela uste dut, eta agian berrikusi behar dira denak.

Related Objects

StatusSubtypeAssignedTask
OpenNone
OpenBUG REPORTNone
OpenNone

Event Timeline

Lexema homografoak, POS berberekoak baldin badira, adiera moduan tratatzen dira. Adieran lantzen dira bi esanahiak. Ez dakidana da ea nola lotu dezakegun Elhuyarreko 1 baso, 2 baso eta 3 baso adierekin, berez Elhuyarren erabilitako zenbakiak ez baitira publikoki ikusten.

Theklan renamed this task from Lexema homografoak to Lexema homografoen helbidea Elhuyarren.Jul 13 2021, 11:29 AM

Lexema homografoak, POS berberekoak baldin badira, adiera moduan tratatzen dira. Adieran lantzen dira bi esanahiak.

Bai, hori da wikidatako irizpidea? "baso"-ren kasuan, baso1 agertzen da (oihana), eta baso2 (edalontzia) ez da agertzen. Batuko bagenitu, edalontzia eta oihana wikidata lexeme beraren azpian agertuko lirateke. Ez nuke hori egingo, baizik eta bi lexema sortu. Alemanez, homografoak honela daude islatuta: Ausdruck1 > P5402 homograph lexeme > Ausdruck2.
POS bereko homografoak lexema berean agertzea ez zait egokia iruditzen. Horrela lotuko genuke baso (izena) eta baso (izena), baina aditu (izena) eta aditu (adjektiboa) ez genituzke batuko? Azken bi horiek eskubide gehiago dute lexema bera izateko lehenengo biek baino, nire ustez.

Ez dakidana da ea nola lotu dezakegun Elhuyarreko 1 baso, 2 baso eta 3 baso adierekin, berez Elhuyarren erabilitako zenbakiak ez baitira publikoki ikusten.

Homografia-zenbakia duten Elhuyar lemak berrikusi behar dira guztiak, batzuetan oker batuta edo partzialki lotuta daude eta. Jakiterik dugu zein Elhuyar lemek homografia-zenbakia dakarten? Bestalde, ElhuyarID berbera wikidata lexema batean baino gehiagotan agertzen da (Elhuyar hiztegiko sarrerak izena eta adjektiboa tratatatzen badu). Hori ez da ideala.

Ez naiz filologoa eta, beraz, ez dakit zein den diferentzia homografoen eta adiera bat baino gehiago duten hitzen artean. Baina zuek diozuena!

Jatorri ezberdineko hitzak dira homografoak, eta polisemia hitz bera denean gertatzen da.