**ZTH hiztegia igotzeko lana abiatu dugu jada @ElhuyarFundazioa|rekin eta hainbat lan egin behar dira honi aurre egin ahal izateko. Jarrian jarriko dut Elhuyarrek bidalitakoa:**
Elhuyarrek egindako lana aurkeztu du. Wikidatan terminoren batean kointzidentzia bat zuten itemak datu-base batera ekarri dira, eta ZTHko datu-basearekin parekatzeak egin. Kasu batzuetan ez dago kointzidentziarik, beste batzutan kointzidentzia bakarra eta beste batzuetan kointzidentzia asko. Lan hori zehazkiago azaltzen da deskargu dokumentuan.
Wikidatara zein kointzidentzia kargatuko diren eta zein ez erabakitzeko eta karga egiteko, web aplikazio bat prestatu du Elhuyarrek. **Web aplikazio hori EWKEren eskura jarriko du Elhuyarrek**, erabakiak hartu aurretik datuak ikusteko.
**Web aplikazioa http://wikipedia-zth.elhuyar.eus helbidean dago jada**. Erabiltzailea ewke da eta pasahitza ewkeelhzth.--------**
ZTHko 22.889 kontzeptuetatik, 3.101 kontzeptuk ez dute inongo kointzidentziarik terminoetan Wikidatako item batekin ere. Hauekin ez da ikusten erraza ezer egitea. Eskuz egin beharko lirateke bilaketak eta kointzidentziak eskuz sartu. Momentuz ez da ezer egingo hauekin. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “ZTH-Wikidata kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “ZTH-Wikidata loturak” fitxan “Wikidatan ez” kutxan “Yes” aukeratu.
Beste 6.606 kontzeptuk kointzidentzia bakarra dute Wikidatako itemetan, eta gainera Wikidatako item horiek ez dute kointzidentziarik ZTHko beste inongo itemekin (ez behintzat lehenengo postuan). Hauek nahiko ziurtzat jo daitezke eta igotzea nahiko segurua izan daiteke. Bestela, badaezpada ere puntuazio atalase bat jar dakieke (0tik gora, adibidez). **EWKEk hauek begiratuko ditu eta atalasea zein izango den (izan behar bada) erabaki**. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “ZTH-Wikidata kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “ZTH-Wikidata loturak” fitxan “Wikidatan ez” kutxan “No” aukeratu, “Wikidatan bakarra” kutxan “Yes” eta “Wikidatako lehenak
ZTHn bakarra” kutxan “Yes”. “Puntuazio maximoa” zutabearen goiburuan klik eginda horren arabera ordenatzen du, lehen klikean gorantz eta hurrengoan beherantz. “ZTH-Wikidata loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” kutxan puntuazio horrentzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.
Beste 9.015 kontzeptuk kointzidentzia bat baino gehiago dute Wikidatako itemetan, baina Wikidatako lehenengo itemak ez du kointzidentziarik ZTHko beste inongo kontzepturekin lehenengo postuan. Hauetan automatikoki igotzea erabaki daiteke baldin eta puntuazio maximo gutxieneko bat badute eta bigarrenarekiko diferentzia nahiko handia bada. Kasu honetan, nahi bada atalase bat baino gehiago jar daiteke: adibidez, puntuazio maximoa 10etik gorakoa dutenak eta bigarrenarekiko diferentzia 5etik gora, edo puntuazio maximoa 5etik gora eta bigarrenarekiko diferentzia 3tik gora, eta abar. **EWKEk hauek ere begiratuko ditu eta atalaseak erabaki**. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “ZTH-Wikidata kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “ZTH-Wikidata loturak” fitxan “Wikidatan ez” kutxan “No” aukeratu, “Wikidatan bakarra” kutxan “No” eta “Wikidatako lehenak ZTHn bakarra” kutxan “Yes”. “Puntuazio maximoa” zutabearen goiburuan klik eginda horren arabera ordenatzen du, lehen klikean gorantz eta hurrengoan beherantz, eta berdin “Bigarrenarekiko diferentzia” zutabean. “ZTH-Wikidata loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” kutxetan horientzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.
Ondoren, kontrako norabidean ere begira daiteke. Wikidatako 1.388 itemek kointzidentzia bat baino gehiago dute ZTHko kontzeptuetan, baina ZTHko lehenengo kontzeptuak ez du kointzidentziarik Wikidatako beste inongo itemekin lehenengo postuan. Hauetan ere berdin, automatikoki igotzea erabaki daiteke baldin eta puntuazio maximo gutxieneko bat badute eta bigarrenarekiko diferentzia nahiko handia bada, edo, lehen bezala, atalase pare bat baino gehiago jar daitezke. **EWKEk hauek ere begiratuko ditu eta atalaseak erabaki**. Web aplikazioan hauek ikusi nahi badira, “Wikidata-ZTH kudeatu” estekan klik egin behar da eta hor “Wikidata-ZTH loturak” fitxan “ZTHn ez” kutxan “No” aukeratu, “ZTHn bakarra” kutxan “No” eta “ZTHko lehenak Wikidatan bakarra” kutxan “Yes”. Bestean bezala, “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” zutabeen bidez ordenatu daiteke, eta “Wikidata-ZTH loturak” fitxako “Puntuazio maximoa” eta “Bigarrenarekiko diferentzia” kutxetan horientzako minimo bat eska daiteke, horiek zenbat eta nolakoak diren aztertzeko.
Atalaseak erabakiz gero, “Lehenengoa aukeratu” botoiaren bidez bilaketa-zerrendan zeudenetan lehenengo kointzidentzia aukeratutzat markatzen da, gero “Wikidatara igo” pantailatik definizioa Wikidatara eramateko. Lan hori Elhuyarrek egingo du, atalaseak EWKEk erabaki ondoren.
Anbiguotasun eta ziurtasun maila altuagoak direnen kasuetan (hau da, kointzidentzia bat baino gehiago dutenetan eta puntuazioak hurbil samar daudenetan), aukeraketa eskuz egiteko aukera ematen du aplikazioak. “ZTH-Wikidata kudeatu” pantailan ZTHko identifikadorean egin behar da klik horretarako, eta “Wikidata-ZTH kudeatu” pantailan Wikidatako itemaren identifikadorean. **Aukeraketa eskuz egin eta Wikidatara igotzeko aukera zabalik utziko da gerora ere, aplikazioaren bidez.**
Behin parekatzean aukeraketa eginda (automatikoki zein eskuz):
• -**Wikidatan euskarazko labelik ez duten itemei ZTHko euskarazko terminoa jarriko zaie. Itemak labela jada izaten badu eta ZTHkoaren ezberdina bada, euskarazkoa alias gisa gehituko da.**
-**Wikidatako itemak euskarazko deskribapena jada izaten badu ere, ZTHkoa jarriko zaio** (momentuz hori soilik ikusi da taula periodikoko elementuekin, eta ZTHko definizioa osoagoa da).
-ZTHko definizioak luzeegiak dira Wikidatako ohiko deskribapenekin konparatuz gero (hainbat esalditako luzera izan dezakete). **ZTHko definizioaren lehenengo esaldia soilik eramango da Wikidatara momentuz.**
-**Wikidatako itemek kasu batzuetan ez dute gaztelania edo frantsesezko labelik eta ZTHn horiek badaude, baina ez dira jarriko momentuz** (parekatze automatikoak oker dauden kasuetan, ez genituzke soilik euskarazko testuetan gauza okerrak sartuko, beste hizkuntza horietan ere bai, eusketa horrek arazkoa alias gisa gehituko daoak ekar ditzake beste komunitateekin).
• Wikidatako itemak euskarazko deskribapena jada izaten badu ere,**Aldaketek azalpen testu bat behar dute. ZTHkoa jarriko zaio (momentuzTestu hori soilik ikusi da taula periodikoko elementuekin, eta ZTHko definizioa osoagoa da).zein izan behar den EWKEk esango du.**
• ZTHko definizioak luzeegiak dira Wikidatako ohiko deskribapenekin konparatuz gero (hainbat esalditako luzera izan dezaketeWikidatara definizioak igo behar direnean, hainbat milaka izango direnez, Bot baten bidez egin behar da. Bot eskaera eginda dago (https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Requests_for_permissions/Bot). ZTHko definizioaren lehenengo esaldia soilik eramango da Wikidatara momentuz.**EWKEk begiratuko du ea onarpen prozesuan zerbait egin dezakeen.**
• Wikidatako itemek kasu batzuetan ez dute gaztelania edo frantsesezko labelik eta ZTHn horiek badaude, baina ez dira jarriko momentuz (parekatze automatikoak oker dauden kasuetan, ez genituzke soilik euskarazko testuetan gauza okerrak sartuko, beste hizkuntza horietan ere bai, eta horrek arazoak ekar ditzake beste komunitateekin).
Aldaketek azalpen testu bat behar dute. Testu hori zein izan behar den EWKEk esango du.
Wikidatara definizioak igo behar direnean, hainbat milaka izango direnez, Bot baten bidez egin behar da. Bot eskaera eginda dago (https://www.wikidata.org/wiki/Wikidata:Requests_for_permissions/Bot). EWKEk begiratuko du ea onarpen prozesuan zerbait egin dezakeen.
Komentatu da Wikidatako item horietan, definizioa igotzeaz gain, propietate baten bidez lotuko zirela ZTHko kontzeptuarekin. Horretarako, **EWKEk propietate berri bat sortzea eskatu behar zuen**. Hala ere, nahiz eta ZTHko kontzeptu bakoitzak identifikadore bat baduen, momentuz online dagoen ZTH hiztegian ez dago URLrik kontzeptu batera eramaten duenik, soilik terminoen URLen bidez irits daiteke kontzeptuetara, eta termino batek hainbat kontzeptu izan ditzake... **Aztertu beharko da ea asuntoa horrela egonik komeni den propietate hori gehitzea, edo ZTHn kontzeptura zuzenean joateko URLak jar daitezkeen. **