Page MenuHomePhabricator

Lerrokaketa Wikidatarekin
Open, Needs TriagePublic

Description

Wikibase instantziako entitateak (klase guztietakoak) Wikidatarekin lerrokatzeko aukerak aztertu, eta lerrokaketa antolatzeko lan-fluxua ezartzea (adibidez, Open Refine bitartez). Eskuzko lan-kargaren aurreikuspenak egingo dira, eta aurreikusitako lan-kargaren arabera, lerrokaketa gauzatu.

Related Objects

StatusSubtypeAssignedTask
OpenDL2204
OpenDL2204

Event Timeline

Pertsonen lerrokaketa Wikidatako "INGUMA ID" eta "ORCID" bitartez egin dira (ikus lan-urratsaren deskribapena).
Lerrokaketa batzuk eskuz burutu dira.

Lerrokatutako entitateak galdeketa honen bidez ikusten dira.

INGUMA SQL-eko bi entitateri Wikidata identifikatzailea berbera esleituz gero, hauek Wikibasen batu egingo dira, honezkero entitate bakarra izateko (ikus batutakoak galdeketa honen bitartez).

Esperimentuzko saio batean, Wikidatako identifikaitzaileak lortu ahal izan dugu, OpenRefine bitartez: Inguman Wikidata identifikatzailerik oraindik ez zuten egileak zerrendatu ditugu, eta argitalpenen kopuruan ordenatu. Zerrendaren goiko 500etik 365 Wikidatan aurkitu ditugu (screenshot openrefine:)

openrefine-screenshot.png (312×700 px, 63 KB)

Wikidatako identifikatzailea idatzi egin dugu wikibasean, 365 kasu horietan (screenshot quickstatements:)
quickstatements-screenshot.png (720×767 px, 93 KB)

Zerrenda beheruntz joan heinean, Wikidatan aurkitutakoen kopurua ez da jeitsi. Beraz, zerrendan beherago ere pertsona dezente Wikidatan aurkituko dugu.