Page MenuHomePhabricator

JakinBai - Lanbide Heziketarekin lanean
Closed, ResolvedPublic

Description

Gaur goizean bilera izan dut JakinBai elkarteko Keparekin, oso interesgarria eta aukera berri asko zabaldu zaizkigu. Eurek testuak eta materiala euskaraz egiten dutenen elkarte bat dira, eta dagoeneko 800 gai baino gehiago lantzen dituzte, horietako asko copyrighta duten itzulpenak (baimena dute itzultzeko, ez argitaratzeko).

Euren arazo nagusia da ezin dutela egiten duten lana inprimatu, ez baitago koste hori asumitzeko prest dagoen editorialik. Horregatik dena http://jakinbai.eus/ webgunean argitaratzen dute. Urtero 10 bat itzulpen egiten duten eta 50 bat liburu berri sortu.

Bi gauza ezberdin egin ditzakegu eurekin
Alde batetik azaroaren 8an egingo duten kongresuan ponentzia bat aurkeztuko dugu, 15 minutukoa, gure hezkuntza proiektua, Lanbide Heziketa eta lan mundua nola uztar daitekeen proposatuz. Azken honentzat... Hiztegigintza, terminoak... hortik joatea proposatu dit.

Bestetik, LH batzuetako ikasleak ere artikulugintzan txertatzeko aukera handiak daude. Gaur egun LH batzuetan ETHAZI proiektua dute martxan (ETekin HAndiko ZIkloak). Bertan ikasleak dira lanak egiten dituztenak, eta irakasleak zuzentzen ditu. Gure logikan guztiz sartzen da. Lan munduari oso lotuta badago ere, ekarpen teorikoa ere badago, eta horregatik ondo aukeratu behar ditugu. Aipatu dugu mekanika, elektronika eta robotikari buruzko LHak, baina baita osasun arloa, zaintza eta abarrei lotutakoak badaudela. Energia berriztagarriak edo Sukaldaritza ere oso interesgarri guretzat, adibidez Leioako (eta Gamarrako) ostalaritza eskolekin egin daitekeen lana.

1.000 artikuluen zerrendan, ziurrenik, tartetxo bat egongo da elikadurarentzat eta osasunarentzat, eta aukera hau oso ona izan daiteke. Unibertsitatea baino malguagoa da eta artikulu teknikoak egiteko balio digu.

Amaitzeko, Oinarrizko Lanbide Heziketa ere badagoela aipatu dit, 12-16 urtekoentzat. Hauek artikulurik ez dute landuko, baina 1.000 artikulu horietan ere euern beharrak kontuan hartzeko eskatu digute.

Artikuluen zerrenda dugunean eurei batzuk esleitu eta ikastetxeekin zuzenean harremanetan jartzeko bidea ireki dugu.

Related Objects

StatusSubtypeAssignedTask
OpenNone
ResolvedTheklan

Event Timeline

Theklan lowered the priority of this task from Low to Lowest.Oct 20 2017, 11:12 AM

Aldaketak egon dira planteamenduan. Jada ez dugu aurkezpenik egingo azaroaren 8ko kongresuan, eta urtarrilan plan oso bat garatzeko aukera ikusi dugu, ikastetxe batean proiektu bat abiatuz eta, hurrengo urtean, proiektu hori azaldu eta zabalduz.

Lehentasuna jaitsiko diot albisterik izan arte.

Gaur idatzi dut berriro ere albisterik badugun jakiteko.