Page MenuHomePhabricator

Akordioa Ahotsak.eus webgunearekin
Closed, DeclinedPublic

Description

Hezkuntza Programaren barruan badugu aukera hainbat eduki askatzeko, eta wikilari egoiliar bat jartzeko lanean eduki horien antolaketan. Gaur Ahotsak.eus webguneko arduradunarekin egon gara bilduta, eurek duten fondoa eta gure artean elkarlana abiatzea da helburua.

Ahotsakek 48.000 bideo pasarte ditu, 300 herri baino gehiagotan grabatuak eta memoriari buruzko lan zabala egin dute. Gainera, Euskal Herrian hitz egiten diren 98 hizkuntza ezberdinetako bideoak ere badituzte.

Helburu batzuk jarri ditugu, baina euren esku egongo da akorda daitekeena proposatzea. Adibidez:

  • Herri bakoitzeko euskarari buruzko bideo bat
  • Segurtasun kopia egitea Commonsen
  • Pasarte historiko ezberdinei buruzko bideo tematikoak
  • Hizkuntzei buruzko bideoak
  • Biografia batzuk osatzeko elkarrizketak ere badituzte.

Hurrengo asteetan emango digute proposamen bat, eta hori martxan jartzeko hitz egingo dugu.

Related Objects

Event Timeline

Theklan triaged this task as Medium priority.Feb 15 2018, 11:12 AM
Theklan created this task.

Gaur jaso dugu lehen proposamena Ahotsaken aldetik, eta aztertuko dugu, urte honetan garatu ahal izateko.

Gaur bilera egin dugu, akordioa behin itxita, eta sinatu dugu. Datorren hilabeteotan, hemendik eta abendura arte 300 bideo inguru igoko ditu Ahotsakek, eta guztiak Commonseko kategoria honetan agertuko dira: https://commons.wikimedia.org/wiki/Category:Videos_uploaded_within_the_Basque_Education_program_agreement_with_Ahotsak. Helburua herri ezberdinetako ahoskerak eta euskara antzematen den bideoak igotzea izango da. Gero bideo hauek artikuluetan txertatu beharko dituzte, euskararen inguruko argibideak jarriz eta Ahotsak webgunerako loturak txertatuz.

Aklapper subscribed.

Unfortunately closing per comment in T178676#6633073.
(Also see T178676#6613534 for info on using non-public tasks in Phab.)