Page MenuHomePhabricator

Giza Eskubideak - Wikimedia Argentina
Open, HighPublic

Description

Kaixo guztiei!
Argentinako Wikimediakoekin egon ginen @Aitzolete eta biok bilduta Wikimanian, eta euren Giza Eskubideen proiektua aurkeztu ziguten. Funtzionatzen duenean, hemen dago azalduta: http://derechoshumanos.wikimedia.org.ar/

Laburrean: Argentinan orain pare bat urte "Wikilesa" izeneko proiektua jarri zuten martxan, bertako "lesa humanidad" krimenen jarraipena egin eta Wikipedian diktadurari buruz idazteko. Emaitza oso polita izan zuten. Arrakasta ikusita, planteatu dute beste herrialde batzuetan ere antzeko proiektuak bultzatzea, eta Hego Amerikan ari dira jada mugitzen. "Lesa humanidad" kontzeptua zabala denez, giza eskubideena hartu dute irizpide gisa.

Proposatu ziguten Euskal Herrian programa honen barruan zerbait egitea, eta ditugun kontaktuak eta egindako bilerekin (Oreretako udalarekin, adibidez) proposatzen dudana da proiektu honen barruan hiru ekimen egitea.

  • Gernika: bakearen museoa bertan dagoela probestuz, eta Azkue Fundazioarekin ere aukerak ditugula ikusita, bonbardaketa(k), gerraren ondorioak, bakearen kultura... gaiekin editatoi bat
  • Errenteria/Orereta: bertan lan asko egin dute azken urteotan berraskidetzearen inguruan, euskal gatazkaren ondorioen inguruan, tortura, biktimak... eta nahi zuten zerbait egin Wikipedian lan horren segida egoteko.
  • Nafarroa, ahal bada Sartaguda: gerra, desagertuak, fusilamenduak, hobi komunak...

Lehenengo bi kontaktuak egin ditut jada, hirugarrena zailagoa izango da, baina aukera polita ere. WMAR lankideek honen lanaren zati bat eramango lukete, eta bestea gure esku, noski.

Edozein gauza baduzue, esan lasai.

Event Timeline

Theklan triaged this task as High priority.Sep 3 2018, 9:16 AM
Theklan created this task.

Gaur lehen bilera egin dut Gernika Gogoratuz elkartearekin, eta aukera polita ikusi dute zerbait egiteko, Bakearen Museoan edo Astran. Elkarte gehiago deitzeko aukera dago ere. Ez dugu datarik itxi, baina otsaila izan daitekela ikusi dugu: azaroaren amaiera gertuegi dago guretzat eta apirilaren 26ko data txarra da, Aste Santua baita, eta guk apirilean kongresua dugulako.

Otsailan egitekotan lotu beharko litzateke Orereta eta Sartagudarekin ere bilera, ziklo bat egiteko, eta Argentinakoekin hitz egin data hori gordetzeko. Aste batzuk eman dizkiogu elkarri lanarekin aurrera egiteko.