Page MenuHomePhabricator

Eusko Jaurlaritzaren ondarearen zerrenda eskuratzea
Closed, DeclinedPublic

Description

Gaur Eusko Jaurlaritzako ondare zuzendariak deitu dit, esanez irakurri zuela zailtasunak genituela ondare zerrendak jasotzeko, eta ea ofizialki eskatu ote dugun jakiteko. Gure arazoa zein den azaldu ostean, e-posta bidali diot:

Gabon Mikel,
Lehen telefonoz hitz egin dugun bezala, arazoa da orain arte bakarrik Espainiako erregistroan RI- motako kodea duten eraikinekin aritu garela herrietako ondarea lantzen, baita WikiLovesMonuments lehiaketan parte hartzen. Ezagutuko duzu, baina hauek dira, adibidez, Gipuzkoan dauden bakarrak zerrenda horretan. Aurten zerrenda hori hedatzeko asmoa genuen, eta iaztik egindako bi bileratan aipatu genuen zerrenda beharko genukeela. Baina, ez genuenez erantzunik eskuratu, ezinezkotzat utzi genuen, ahalik eta modu bat aurkitu genuen arte herrietako eraikinen zerrenda jaitsi, erreferentziatu eta igotzeko. Horren ondorioz zerrenda txukunagoak ditugu euskaraz: https://eu.wikipedia.org/wiki/Gipuzkoako_kultura_ondasunak.

Hala ere, ez dugu eraikin horien kode zenbakirik, babestutako eraikina dela adierazteko erabiltzen dena. Ez dugu lortu modu bat koordenatuak eskuratzeko, eta zaila egiten zaigu estilo arkitektonikoak eta abar jaistea. Zerrenda osoa eskuratuko bagenu, horrekin joko handiagoa izango genuke.

Sistema hobetzeko, Wikidata erabiltzen ari gara azken aldian. Wikidataren bidez datu-baseak trukatu eta edozein hizkuntzatan landu daitezke ondare diren eraikinak. Begira, adibidez, Kataluniako sistema nola dagoen sartuta: https://www.wikidata.org/wiki/Property:P1600. Sistema horri esker, momentu batean, horrelako mapak sor daitezke: http://tinyurl.com/ycbtso9q. Edo eraikuntza garaia izanda, denbora-lerroak ere osatu daitezke... joko handia ematen du.

Gure lehiaketa laster amaitzen da, baina hurrengo urtekoa prestatzeko lanak urrian egiten baditugu, asko aurreratuko genuke. Eta aukera emango genieke ere beste hizkuntzetako erabiltzaileei argazkiak zeri atera jakiteko. Baita turistentzat ere euren bisitak gidatzeko aukera erraztu.

Beraz, aukerarik balego taula batean (XLS, CSV...) eskuratzeko ahalik eta eraikinen datu gehien, guk laster batean igoko genituzke. Urriaren 26an Wikidataren 6. urteurrena da, eta opari ederra izan daiteke mundu osoarentzat, adibidez.

Related Objects

Event Timeline

Bikain. Kataluniakoa eredu ona guretzat.
Ea zer erantzuten duten.

Berriro idatzio diot zerrenda eskatzeko. Ea aukerarik dagoen.

Lehen pausoa eginda, arkeologia ondarearen zerrenda eskatu diet.

Aklapper subscribed.

Unfortunately closing per comment in T178676#6633073.
(Also see T178676#6613534 for info on using non-public tasks in Phab.)