Atzo bilera egin nuen Etxepare Institutuko arduradun batekin, elkarrekin egin ditzakegun gauzen inguruan hitz egiteko. Aurkezpen labur batean ostean, honakoak bururatu zitzaizkigun:
- Atzerrian euskara ikasten duten ikasleekin euren kultura/herria/herrialdeari buruz idatzi dezakete, paragrafo bat bada ere.
- Euskal kulturaren internazionalizaziorako balio du Wikipediak, eta beste hizkuntza batzuetan ere egon beharko dira guri buruzko artikulu onak.
Bi kontu horiek garatzeko, euren irakurleekin elkarlana bultzatuko dugu. Lehenik eta behin galdetegi bat pasako diegu, wikipediaren erabilpen posibleari buruz eta ikusten dituzten hutsuneei buruz galdetzen. Bigarrenik, irakurle horiei ikastaroa bat ematea pentsatu genuen, daten arabera.
Azkenik, euskal kultura internazionalizatzeko, "Finlandia 100 urte" bezalako lehiaketa bat antolatzea pentsatu genuen, gai zerrenda hutsuneetatik abiatuz, munduko edozein hizkuntzatan euskal kulturari buruz idazteko aukera emanez. Sariak ere egongo lirateke, baina datak eta gaiak oraindik zehaztu beharko dira.
Irakurleekin bilerak egiteko aukera udan eta udazkena hasieran daude, baina on-line ere egin daitezke gauzak.